Zj79′s Blog

Just another WordPress.com weblog

Ihesi doa Azaroa 16, 2008

Filed under: agurra,itzulpengintza — zj79 @ 5:47 am
Tags:

Juantxo Ziganda hil da. Jim Thompsonen Ihesa eta Boris Vianen Ttu eginen dut zuen hilobietan itzuli zituen.  Goi Nafarraren hautua egin zuen euskaratzean. Patxi Larraintzar ikastetxearen aldeko manifetan gogoratuko dut, semearen silletari bultzaka, irrifartsu. Bizizalea zen Juantxo.

162-jziganda

 

Ernest Alkhat zendu da Azaroa 9, 2008

Filed under: Bertsolaritza — zj79 @ 9:55 am
Tags:

Ernest Alkhat bertsolaria zendu da, 1951an jaioa, bi aldiz izan zen Nafarroako Txapelduna, 1987an Beran eta 1989an Baigorrin. Ez dut inolako berririk aurkitu gure egunkari nazionalean, hori bai bi eskela irakurri ahal izan ditut. Eskelak bai, berririk ez. Berri onik ez gure kazetaritza nazionalarendako, eskelak dira nagusi.

ernest-alkhat1

 

Friki bat Auditoriumean Azaroa 9, 2008

Filed under: Euskarabidea,Irratia — zj79 @ 6:56 am

Zuloz beterik daude Barañaingo street-ak, ez dakigu altxorra topatuko ote duten, baina nabaria da UPN-PSN agintzen dutela Barañainen, kaleak zulatzen hasi baitira. Zulo eta hesiak igaro eta pasa den ostiralean Auditoriumean egon nintzen, Euskalerria Irratia 20 urte ekitaldian. Floren Luqui alkate ohia bertan zen, kirolariak, musikariak, kazetariak, kolaboratzaileak, irrati euskaldunen esateriak eta friki bat, Azanza haitza baino azal gogorroa duen frikia, edozer entzunda ere bera fliping. Dirulaguntzen desargertzea hizpide, Xorroxin, Aralar eta Beleixe irratikoek argi eta garbi adierazi zuten etorkizuneko asmoak, “lehen porkerie, orain deus ere ez, bada, ez gaituzte ixilduko”

Festa giroan igaro zen arratsa. Mihiluzekoen txanda heldu zen, Kike eta Ilaski, azken hau beti bezain cool, jaioak jendea mugiarazten. Akaberan, Fermin Muguruza, FMren musika gustatu ala ez, crack bat dela aitortu behar. Edozer asmatuko du gu dantzan jartzeko, baita lortu ere.

Friki, street, crak, fliping, cool, gero esanen digute british-en kontra gaudela. 20 urte barru 40 urte, lizentzia ematen ez badigute ere, bertan izanen naiz. Ezin jakin, Barañainen erdi-galduta Auditoriumaz galdezka topatuko nituen hiru parlamentariak agertuko ote diren.

 

Hello world! Azaroa 9, 2008

Filed under: Uncategorized — zj79 @ 12:45 am

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!

 

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.