Zj79′s Blog

Just another WordPress.com weblog

Friki bat Auditoriumean Azaroa 9, 2008

Filed under: Euskarabidea,Irratia — zj79 @ 6:56 am

Zuloz beterik daude Barañaingo street-ak, ez dakigu altxorra topatuko ote duten, baina nabaria da UPN-PSN agintzen dutela Barañainen, kaleak zulatzen hasi baitira. Zulo eta hesiak igaro eta pasa den ostiralean Auditoriumean egon nintzen, Euskalerria Irratia 20 urte ekitaldian. Floren Luqui alkate ohia bertan zen, kirolariak, musikariak, kazetariak, kolaboratzaileak, irrati euskaldunen esateriak eta friki bat, Azanza haitza baino azal gogorroa duen frikia, edozer entzunda ere bera fliping. Dirulaguntzen desargertzea hizpide, Xorroxin, Aralar eta Beleixe irratikoek argi eta garbi adierazi zuten etorkizuneko asmoak, “lehen porkerie, orain deus ere ez, bada, ez gaituzte ixilduko”

Festa giroan igaro zen arratsa. Mihiluzekoen txanda heldu zen, Kike eta Ilaski, azken hau beti bezain cool, jaioak jendea mugiarazten. Akaberan, Fermin Muguruza, FMren musika gustatu ala ez, crack bat dela aitortu behar. Edozer asmatuko du gu dantzan jartzeko, baita lortu ere.

Friki, street, crak, fliping, cool, gero esanen digute british-en kontra gaudela. 20 urte barru 40 urte, lizentzia ematen ez badigute ere, bertan izanen naiz. Ezin jakin, Barañainen erdi-galduta Auditoriumaz galdezka topatuko nituen hiru parlamentariak agertuko ote diren.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.